Eguzkiak urten dau
Berandu da
Zer egiten dozu hamen?
Izkuta zatez itzalpean
Ikusiko zaituzte!
Arratsaldeko hirurak, zapatu
Abuztuak lehenengo
Zure trena urtetear egongo da
Joan zaitez betiko!
Inor agurtu barik alde egin
Ez begiratu atzera
Zu harrapatu guran dabiz
Txakurren jabeak
Herri madarikatu honetan
Ez dau zer eginik
Gorrie izango dozu geroa
Zoan, arren, hametik!
Bihotza kargaturik joan zinen
Ni begiak buztirik
Eta danon itxaropenak gelditu ziren
Zuloetan ehortzirik
Eta gau luze hontan gabiz
Itsu-itsuan
Argi barik, izenak gorderik be
Hasi ginenak gara
Laino artean gorde arren
Lainoetan bizirik
Itzal guztien gainetik
Izanik